Hasierako onespena eman diote UKUEko 2018ko aurrekontuari

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 20a, 14:24
UKUEren eraikina (Hitza).

Asteleheneko batzarrean onartu zuten, EAJ, PSE-EE eta Irabazi Zarautzen aldeko botoekin; EH Bildu abstenitu egin zen. 2018ko aurrekontua 10 milioi eurokoa izango da, aurtengoa baino 2,7 milioi euro gehiago.

Udal Elkartearen egoitzan egin zuten Batzar Nagusiaren bilkura Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako zinegotziek herenegun, abenduaren 18an, 2018ko aurrekontua onartzeko. EAJ, PSE-EE eta Irabazi Zarautz alderdiko ordezkariek aldeko botoa eman zuten, eta, hala, behin-behinean onartu ziren; Eh Bilduko ordezakariak abstenitu egin ziren. Ondorioz, 10.119.921,67 eurokoa izango da UKUEren datorren urteko aurrekontua; 2017. urtearekin alderatuta, 2.700.000 euro gehiago izango du. Zabor bilketa sistema osoa UKUEk beregan hartuko duelako igo da zenbateko hori.

Aurrekontuen helburua da 2018. urtean UKUEk dituen "erronkei aurre egitea, herritar eta enpresen zerbitzura lan egitea eta eskualdearen beharrei egoki erantzutea". Hauek dira 2018ko aurrekontuakhartzen dituen jarduera edo ekintza nabarmenenak:

  • Zabor bilketa sistema berria
  • Zarautzen garbigune berria (1.242.000 euro)
  • Zabortegiaren zigilatzearen azken faseko proiektuaren esleipena.
  • Enpresa eta enplegua bultzatzeko zuzeneko laguntzak (372.000 euro), 2017ko urtearekin alderatuz %32ko igoera.
  • Openlak: elektronika munduari zuzendutako espazioa
  • Euskara eta turismo arloen uztartzea
  • Laneratzeko zerbitzuak: Orientazioa, Hazilan programa….
  • Administrazio elektronikoaren ezarpena

Hona hemen 2018ko aurrekontua (gastu programak eta finantzaketa):