Hondakinak biltzeko sistema berriari buruzko azken informazio saioak, ostegunean

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 27a, 10:00
UKUEren informazio saioetako bat (UKUE).

UKUEk lau saio eskainiko ditu, Etxezabalan; bi euskaraz eta bi gaztelaniaz, hain justu ere.

Urola Kostako Udal Elkarteak sustatu duen hondakinak biltzeko sistema berria datorren otsailaren 1ean sartuko da indarrean. Horren harira, abendua hasieran etxeetara bidalitako informazioa osatu eta zalantzak zein kezkak argitzeko helburuarekin informazio saioak egiten ari dira Aian, Getarian, Orion, Zumaian eta Zarautzen.

Azken informazio saioak aste honertan izango dira, eta Zarautzen abenduaren 29an, ostiralean, izango dira. Lau saio eskainiko dituzte, Etxezabalan, ondorengo ordutegietan: 11:00etan (gaztelaniaz), 12:30ean (euskaraz), 18:00etan (gaztelaniaz) eta 19:30ean (euskaraz).