Zinemaren historiaren hirugarren atala, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 28a, 15:32

Ostiralean izango da emanaldia, 18:00etan hasita.

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, abenduaren 29an, La historia del cine izeneko hirugarren emanaldia eskainiko dute Zarauzko Argazki eta Zinema Museoan. Oraingo honetan, 20. hamarkada landuko dute, garai hartako joera eta lurralde desberdinak aztertuz. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da.