Express tailerrak eskaintzen hasiko dira kiroldegiko Fitness aretoan

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 29a, 11:32

Aritzbatalde kiroldegiko Fitness aretoa (Zarauzko Udala).

Urtearen hasieran zehaztuko dituzte datak eta ordutegiak. Bestalde, hainbat ikastarotan oraindik plazak libre daude eta horietan izena emateko aukera dago.

Aritzbatalde kiroldegiko Fitness aretoari erabilera berriak emateko asmoz, urtarriletik aurrera Express tailerrak eskainiko dituzte. Ordu erdiko ikastaroak izango dira, gai ezberdinen inguruan; besteak beste, core, circuit, eta abdominalak lantzeko tailerrak. Udaleko kirol zinegotzi Iban San Martinen esanetan, "aukera bikaina da gorputza zaintzeko teknika eta metodologia ezberdinak ezagutzeko, eta bazkide guztiak animatu nahi ditut tailer hauetan parte hartzera". Datak eta ordutegiak urtearen hasieran zehaztuko dituzte.

Halaber, kirol zerbitzuek jarraipena izango dute 2018an, eta oraindik badago aukera kiroldegiko ikastaroetan izena emateko. Kiroldegiak 7.631 bazkiderekin eta 91 ikastaro martxan dituela amaituko du urtea. "Ikastaroetan 1.289 erabiltzaile dauden arren, zenbait ikastarok plaza libreak dituzte, eta talde hauek osatzeko aukera zabalduko dugu urtarrilean", jakitera eman du zinegotziak

Ondorengo ikastaroetan dago tokia:

  • Gluteoak, abdominalak eta hankak indartzeko ikastaroa (GAP); astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan, 15:00etan.

  • Aquafitness, uretan indarra eta ariketa kardiobaskular ezberdinak eginez osasuna hobetzeko ikastaroa; astelehenetan eta asteazkenetan, 20:00etan.

  • Aerobik; astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan, 20:00etan.

  • Aktiba; astelehen, asteazkenean eta ostiraletan, 19:00etan, edo asteartetan, ostegunetan eta ostiraletan, 18:00etan.

  • Hipopresiboak; asteartetan eta ostegunetan, 15:00etan.

  • Pilates; astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 09:15ean.

  • Spinning; astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan, 09:15ean edo 20:00etan.

  • Spinpum; astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan, 15:00etan.

  • Zumba (12 eta 16 urte bitartekoentzat); ostiraletan, 17.00etan.

  • Haurrei zuzendutako, bigarren hiruhilabeteko igeriketa eskolak urtarrilean hasiko dira. Izena emateko epea abenduaren 26ean zabaldu zuten eta plazak bete arte iraungo du.


Zerbitzuen inguruan informazio gehiago nahi duenak 943-00 51 23 telefono zenbakiradei dezake edo kirola@zarautz.eus posta elektronikora idatzi.