Jantoki beganoa egingo dute gaur, Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 3a, 13:39

Hileko lehen ostegunero bezala, gaur jantoki beganoa atonduko dute Putzuzulon. Animalietatik eratorri gabeko produktuekin prestatutako bi plater eta postrea dastatu ahalko dira, borondatearen truke. Ohi bezala, 20:30etik aurrera izango da.