Gabonak

Bizarzuri iritsiko da gaur, eta Erregeak bihar

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 4a, 11:40
Baltasar erregea herritarrekin (Aritz Mutiozabal).

Bizarzurik herriko txikienen gutunak jasoko ditu gaur Lege Zaharren Enparantzan, 17:00etan; eguraldi txarra egingo balu, gaztelekura lekualdatuko dute. Bihar, ostiralean,  Errege Magoen desfilea izango da kalez kale, 18:30etik aurrera, eta, ohi bezala, Lege Zaharren enparantzako ekitaldiarekin bukatuko da.