Bigarren eskuko liburu eta disko azoka izango da asteburuan

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 4a, 19:00
Iazko azoka Zigordia kalean egin zuten. Asteburukoa Merkatu plazan izango da. (Aritz Mutiozabal)

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta eta udalak babestuta, azoka solidarioa izango da larunbatean zein igandean. Merkatu plazan atonduko dituzte postuak, eta bigarren eskuko liburuak, diskoak eta bestelako materiala jarriko dute salgai. Era berean, herritarrek etxetik ekarritakoak ere jasoko dituzte, berriro erabiltzaile berrien esku jartzeko. 10:30etatik 15:00etara eta 16:30etatik 20:00etara egongo da zabalik.