30eko hamarkadako zinema hizpide gaur Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 5a, 10:00

Photomuseumek abiatutako zinemaren historiaren inguruko laugarren jardunaldia izango da gaur. Zehazki, 30eko hamarkadako zinema aztertuko dute saio horretan. Museoak sustatu eta udalak babestutako Gela zikloaren barruan antolatu dute eta 18:00etatik aurrera izango da, doan.