XVIII. Garagardo Azokako kartel lehiaketa jarri dute martxan

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 8a, 11:16
Nerea Uraldek irabazi zuen iazko kartel lehiaketa (ZRT).

Urtarrilaren 21etik otsailaren 14ra aurkeztu behar dira lanak ZKEren bulegoan.

Urtero bezala, Garagardo Azoka antolatuko du Zarautz Rugby Taldeak Aste Santurako, eta ekitaldia iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Aurkezten diren lanek ondorengo leloa eraman beharko dute, batetik: Zarauzko XVIII. Garagardo Azoka 2018 - martxoaren 28tik apirilaren 2ra (Munoan) - Eguerdiko 12etatik gaueko 1etara. Eta, bestetik, azokan dasatzteko aukera izango diren garagardoen logoak; Garagardo Azokaren webgunean aurki daitezke aipatu logoak.

Lanak hilaren 21etik otsailaren 14ra aurkez daitezke Zarautz Kirol Elkarteko bulegoan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; ostiraletan goizez bakarrik. 18 urteko edonork har dezake parte lehiaketan, baina gehienez ere bi diseinu aurkeztu ahal izango ditu.

Sari bakarra egongo da eta irabazleak 300 euro jasoko ditu. Epaimahaia Zarautz Rugby Taldeko kideek, Heineken etxeak aukeratutako kideek eta diseinuan adituak diren pertsonek osatuko dute.

Informazio gehiago eskuratzeko info@zarautzrugby.com helbidera idatzi daiteke, edo errugbi taldearen Twitter nahiz Facebook profilen bitartez eskuratu daiteke.