Bideoa: Zarauztarrak Mundakan surfean, urteko lehenbiziko egunean

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 9a, 11:36

Aritz Aranburuk igo du Isio Noyak grabatu eta editatutako bideoa. Bertan, hainbat surflari ageri dira Mundakako olatuekin gozatzen, tartean, Aranburu bera eta Ibon Amatriain zarauztarrak. Honakoa azaldu du Aranburuk: "Urtarrilaren 1ean, Mundakak azken denboraldiko olatu onenekin egin zigun ongietorria". Delorean taldearen Kantuz abestia entzun daiteke bertan.