Hilaren 27rako antolatu dute VIII. Defenestre Fest

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 11a, 10:49
Aurreko Defenestre fest bateko irudia. (Defenestre Fest)

Azken urteetan bezalaxe, aurten ere Defenestre Fest musika jaialdia antolatu dute gaztetxean. Izaera ludiko izateaz gain, DIY filosofia oinarritzat hartzen duen ekitaldia da, "jarrera sexista, homofobo, espezista edota arrazoirik gabeko bortizkeria era ireki batean gaitzesten dituena". Jaialdiko irabazi ekonomiko posible guztiak gertuko zaizkien proiektu politikoetara zuzentzen dituzte, gainera.

Ondorengo hamar taldek eskainiko dute kontzertua zortzigarren aldi honetan: Wild Animals, Cruz, Traidor, Neila, Annunaki Revenge, Fly Shit, Rukula, Heksa, Motorastola eta Bombardement, hain zuzen ere. Biribiltzeko, Pegasus eta AK disko jartzaileek girotuko dute jaialdia. Defenestre Fest 18:00etan hasiko da, eta sarrerak 10 euro balioko du.

Informazio zabalagoa Defenestre Festen atarian eskura daiteke.