Gure Kabia eraberritua inauguratuko dute ostiralean

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 11a, 16:39
Gure Kabia elkarteko goiko solairua, berrrituta.

Euskal Jaien ondoren itxi zuten Trinitate kalean dagoen elkarte gastronomikoa, berritze lanak egiteko. Behin lanak bukatuta, bihar (urtarrilak 12) arratsaldean inauguratuko dute, 20:00etan. Gure Kabiako bazkide guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira, eta bertan elkarte berritua erakusteaz gain, egindako lanen nondik norakoak azalduko dituzte. Bide batez, bazkide berrien bila dabiltzala ere iragarri dute.