Arreta eta informazioa

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 15a, 14:31

Urtarrilaren 22tik martxoaren 2ra Arreta eta Informazio Zerbitzua eskainiko dute Zarautzen.

Ondoko ordutegi eta egunak zehaztu dituzte:

  • Astelehenetik ostiralera, Urola Kostako Udala Elkartean (Urdaneta bidea, 6), 09:00etatik 14:00etara; Etxezabalan, 09:30etik 13:30era, eta kiroldegian, 17:00etatik 20:00etara.
  • Larunbatetan. Kiroldegian, 10:00etatik 12:30era.

Beste informazio bide batzuk ere izango dira eskuragarri. Batetik, datozen astetan hondakinak biltzeko sistema berriaren inguruko nondik norakoak azaltzen dituen gida banatuko dituzte etxez etxe. Era berean,   Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean hondakinak sailkatzeko gida kontsultatzeko aukera izango dute herritarrek.


Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den azaroan martxan jarritako InguruApp aplikazioa jaitsi daiteke doan, gaikako bilketarako laguntza tresna gisa.