Torrelavegarekin neurtuko ditu indarrak Amenabarrek gaur

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 16a, 12:11
Amenabar eta Benidormen arteko partida, pasa den urrian.

Gabonetako atsedenaldiaren ostean, bueltan da eskubaloiko gizonezkoen Zilarrezko Mailako lehia. Gaur, 14. jardunaldian, BM Torrelavega izango du aurrez aurre Amenabarrek. Etxean, Aritzbatalden, jokatuko dute, 20:30etik aurrera. Biek ala biek garaipena dute helburu, eta lehia gogorra izango da; izan ere, Zilarrezko Mailako 11. postua dago Amenabar eta 5. postuan Torrelavega. Larunbateran, hilaren 20an, Sinfin taldearen kontra neurtuko dituzte indarrak zarauztarrek. Santanderren, La Alberician, izango da norgehiagoka, 17:15etik aurrera.