Abisu horia ezarri dute bihar goizalderako eta arratsalderako

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 16a, 19:00
Urtarrilaren 3ko irudi bat. Abisu laranja ezarri zuten egun horretan. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Itsasaldeko arriskuagatik, biharko abisu horiak finkatu ditu Euskalmetek. Lehenbizikoa 04:00etatik 06:00etara izango da. Denbora tarte horretan olatuen altuera 4-5 metrokoa izango dela aurreikusi dute, eta 15-18 segunduro altxatuko direla. 04:49ean izango da lehenbiziko itsasgora, eta 17:10ean bigarrengoa. Hori horrela, arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara ere abisu horia izango da berriz ere. Kasu horretan ere 5-6 metroko uhinak izango dira aurreikuspenen arabera, 16-18 segunduro altxatuko direnak.                      

Erlazionatuak

Irudietan: Olatu handiak gaur ere

Zarauzko Hitza 2018 urt 11 Zarautz