Mahasti Jaun izendatu dute Haimar Zubeldia

Maria Maya Manterola 2018ko urt. 17a, 16:42

San Anton egunez, Getariako Txakolina jatorri izendapenak uzta berria aurkeztu dute gaur herriko frontoian jarritako karpan. Horrekin batera, Haimar Zubeldia txirrindularia eta Unai Agirre bertsolaria izendatu dituzte Mahasti Jaun.

Mahastizaleen lanekin pareka daitekeela azaldu dute jatorri izendapenetik: "Isilekoa da eguneroko lana, baina ordua iristen denean maila eman beharra dago. Horrela lor ditzakezu garaipenak". Horrelaxe aurkeztu dute Zubeldia 20 urtez profesionala izan den txirrindularia, eta hala uste du berak ere. Haren hitzetan, txakolina ekoizten dutenekin identifikatuta sentitu da hainbatetan: "Nik ere sentitu izan dut gogoa, sakrifizioa eta pasioa". 

Urola Kostako Hitzaren atarian dago irakurgai albistea eta ikusgai argazki bilduma.