Igualatorio Cantabria Estela taldea mendean hartzeko borrokatuko du Ulacia Grupok

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 20a, 10:00
(Argazkia: Alex Jimenez)

Aurkariaren etxean, Santanderren, lehiatuko dira zarauztarrak gaur, 18:30etik aurrera.

Joanekoan "estu" hartu zuen Ulacia Grupok Igualatorio Cantabria Estela taldea, baina ezin izan zion aurrea hartu, 63-72 eginez. Itzulikoa gaur jokatuko dute aurkariaren etxean, Santanderren, eta garaipena lortzen saiatuko dira zarauztarrak.

Jakinarazi dutenez, erasoan indartsuak dira kantabriarrak, eta bosteko "sendoa" osatzen dute Tomas Hampl, Justinas Olechnavicius, Joseba Iglesias, Pablo Sanchez eta Jon Peñak. Aulkian dituzten jokalariak ere ez direla atzean geratzen ohartarazi dute. Hala ere, zarauztarrak joanekoan bezain lan ona giten saiatuko dira, garaipena lortzeko lehian. 18:30ean hasiko da norgehiagoka.