Bideoa: 1967ko Zarauzko Maratoia

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 20a, 22:48

Espainiako Atletismo Federazioak Zarautzen 1967an jokatutako maratoiko ikus-entzunezkoa igo du Youtubera eta sare sozialetan zabaldu du. Lasterketa Mamo Wolde korrikalari etiopiar mitikoak irabazi zuen; lehiakideen artean, gainera, beste atleta gogoangarri batek hartu zuen parte, Abebe Bikila etiopiarrak. Wolde eta Bikila garaiko txapeldun olinpikoak izan ziren.