Putzuzulon haurrentzako txokoa jartzeko bilera, ostegunean

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 22a, 11:27
Haurrak Putzuzulon, Uztaro kooperatibak antolatutako ekitaldian.

Putzuzulo gaztetxean haurrentzat txoko bat –psikomotrizitatea, marrazketa, jolasak eta abar– atontzeko ideia otu zaie guraso batzuei, eta horretaz hitz egin eta martxan jartzeko pausoak zehazten joateko bilera antolatu dute ostegunerako, urtarrilaren 25erako. 17:30ean izango da Putzuzulon bertan.