Goya saria eman diote Javier Agirreri

Zarauzko hitza 2018ko ots. 4a, 15:49

Argazki zuzendari onenaren Goya saria eman zioten atzo iluntzean Javier Agirre Zarautzen bizi den irundarrari. Zehazki, 'Handia' filmean egindako lanagatik eskuratu du saria. Arrakasta izugarria izan du filmak Goya sarietan; hamahiru hautagaitza zituen eta hamar sari eskuratu ditu.