Aldaketa klimatikoa salatzeko hitzaldia izango da Zazpin

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 5a, 17:21
Miguel Gutierrez Garitano.

Miguel Gutierrez Garitanok hitzaldia emango du otsailaren 9an Zazpi Kultur Elkartean, Ipar Polora egindako espedizio batean oinarriturik.

Gasteizko La exploradora elkarte geografikoak babesturik, Groenlandiatik iparralderantz abiatu zen belaontziz Miguel Gutierrez Garitano (Galdakao, 1977) bidaiari, esploratzaile eta idazlea. Espedizio honen harira, hitzaldia emango du bideo baten bidez otsailaren 9an, ostirala, 19:30ean Zazpi Kultur Elkartean.

Miguel Gutierrez Garitanok 2003az geroztik 12 espedizio ezberdinetan hartu du parte eta bere esperientziak hainbat liburutan eta pelikuletan bildurik daude. Horrez gain, bere blogean ere hainbat erreportai daude irakurgai.