Maitasun kantak eskainiko ditu ostiralean Zarautz Abesbatzak

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 12a, 11:26
Aurreko urte bateko Maitasun Kontzertua (Argazkia: Zarautz Abesbatza)

Urteroko ohiturari jarraituz, kontzertu berezia eskainiko dute herriko abeslariek. Merkatu plazan da hitzordua, 20:00etan hasita. 

"Otsailari dagokion hotzaren aurrean, kantu hauek epelduko dute gure barrena, doinu gozo, hitz gazi-gozo eta merkatu plazako giroan", azaldu dute abesbatzakoek. "Une ederra pasatzeko asmoz" izango dira Zarautz Abesbatzako kideak kontzertuan.