Istripua izan da AP-8an Getaria parean, Zarauzko noranzkoan

Zarauzko hitza 2018ko ots. 15a, 12:22

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak sare sozialetan jakinarazitakoaren arabera, istripua izan da AP-8an. Zehazki, 42. kilometroan izan da, Irungo norantzan, Getaria parean. Kotxeak su hartu du, eta hasiera batean errepidea itxi badute ere, ezkerreko erreia ireki dute dagoeneko. Istripuaren ondorioz, 4 kilometrotako auto pilaketak sortu dira, eta suhiltzaileak lanean ari direla jakinarazi dute.