Osasunaren bost oinarriei buruzko hitzaldia, asteartean

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 16a, 09:00
Xabier Mendiaraz Zentro Kiropraktikoa.

Xabier Mendiaraz Zentro Kiropraktikoko kideek osasunari buruzko hitzaldia bat eskainiko du datorren asteartean, otsailaren 20an, Sanz Enea kultur etxean. Osasunaren bost oinarriak izango dituzte hizpide saioan,  modu arinean azalduak, eta adin guztietako jendeari zuzenduta. Solasaldia 18:00etatik aurrera izango da, eta doako sarrera izango du.