Zehaztu dute zein eremutan beharko den edukiontzietako txartela hilaren 19tik eta 20tik aurrera

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 16a, 14:27

Hondakinak Biltzeko Sistema Berria ezarpen fasean dago, eta Aia, Orio eta Getarian dagoeneko txartela behar da organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekitzeko. Zarautzen, berriz, otsailaren 19tik eta 20tik aurrera erabili beharko da.

Otsailaren 19an trenbidetik itsasaldera dauden auzoetako edukiontziak itxiko dituzte, eta otsailaren 20an, berriz, trenbidetik barrualdera dauden auzoetakoak. Ontzi arinen, paperaren eta beiraren kasuan, aldiz, edukiontziak orain arte bezala jarraituko dute.