Irudietan: Gipuzkoako VII. Hip Hop Txapelketa

Zarauzko hitza 2018ko ots. 25a, 18:16

Gipuzkoako VII. Hip Hop Txapelketa jokatu da gaur Aritzbatalde pilotalekuan. 600 dantzarik baino gehiagok hartu dute parte ekitaldian, eta ikusleek harmailak goraino bete dituzte. Goizez eta arratsaldez jokatu da txapelketa hainbat kategoriatan, eta Emil Ochoa dantzari eta koreografoak eta Nerea Etxegia dantzariak aurkeztu dute. Marcos Martinez eta Cristina Burgos dantzariek, aldiz, epaimahaia osatu dute.