Bihar lanuztea egingo dute Zarauzko udal langileek ere

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 27a, 10:57

ZARAUZKO HITZAk jakin duenez, udal langileek lanuztearen alde bozkatu dute. Bihar 11:00etan egingo dute elkarretaratzea udaletxe aurrean.

ELA eta LAB sindikatuek lau orduko lanuzteak antolatu dituzte biharko udaletan eta aldundian. Behin-behinekotasun tasa %36tik %6ra jaisteko eskatu dute, besteak beste.

Zarauzko udal langileek batzarra egina dute, eta lanuztea egitearen aldeko emaitza atera da. Hala ere, ZARAUZKO HITZAri azaldu dio langile batek ez dela derrigorra denek egitea lanuztea, eta langile bakoitzak erabakiko duela bihar zer egin.

Elkarretaratzea 11:00etan izango da udaletxe aurrean.