Protesta egin dute Zarauzko Udaleko langileek

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 28a, 11:32
Elurretan egin dute elkarretaratzea Zarauzko udal langileek (Aritz Mutiozabal)

50 langile inguru bildu dira gaur udaletxe aurrean, lan baldintza hobeak eskatzeko. Ordu erdiko protesta egin dute. ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte gaurko EAEn, bai udaletan, bai aldundietan. LABek bertan behera utzi ditu elurragatik.

11:00etan elkartu dira udaletxe aurrean Zarauzko hainbat udal langile, ELAk eta LABek gaurko deituak zituzten lanuzteekin bat egintez. Lan baldintza hobeak eskatzeko ordu erdiko protesta egin dute 50 langile inguruk. Berez eguerdian manifestazioak egitekoak ziren hiriburuetan, baina elurragatik bertan behera utzi dituzte sindikatuek.

Lanuzteak EAEko udaletako eta aldundietako langileak ari dira egiten.