Zuhaitz Eguna ospatuko dute ostiral honetan

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 1a, 16:34

2017ko Zuhaitz Eguna Astin

Arkamurka Natur Taldeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zarauzko Udalak antolatuta, Vista Alegrko Torreoian zuhaitz landaketa sinbolikoa egingo dute.

2018ko Zuhaitz Eguna ospatzeko, Antoniano ikastetxeko ikasleek herriko ikasle guztien izenean, zuhaitz landaketa sinbolikoa egingo dute 15:00etan Vista Alegreko torreoian.

Jarduera honen xedea gazteek gure ingurunea ezagutzea eta ezagutza horren bitartez, maitatu, errespetatu eta zaintzea da. Hala, natura ondare hori guztiok gozatzeko aukera berma dadin. Landatuko diren zuhaitz eta zuhaixkak artelatza edo arkamurka, artea, ametza, elorri beltza, erramua, gurbitza, gorostia eta abar izango dira. Ostiraletik aurrera ikasleek izango dute ardura zuhaitz hauek zaindu, ulertu, hazi eta maitatzeko.