Saio berezia eskaini du Les Filles de Illighadad taldeak

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 4a, 17:02

Nigerreko Les Filles de Illighadad taldea Europako biran murgilduta dabil, eta atzo Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan aritu zen zuzenean. Kontzertu berezia izan zen, eta adin guztietako 200 lagun bertataratu ziren emanaldiaz gozatzera.

Argazkiak: Hodei Esteban Pertusa