Irudietan: Sahara Marathon elkartasun egitasmoan izan da Iosune Elustondo

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 5a, 10:32

Zarauzko Emakume Korrikalariak taldeko Iosune Elustondok Sahara Marathon elkartasun egitasmoan hartu du parte aurten ere. Astebeteko egonaldia egin du bertan, eta otsailaren 26an maratoi erdiko proba osatzeaz gain, Saharako errefuxiatuen egunerokoan laguntzen aritu da. Han bizitako esperientziaren berri emanez, ondorengo argazkiak bidali ditu Zarauzko Hitzara.