Santa Klarari buruzko bilera egingo du EH Bilduk, asteazkenean

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 6a, 16:08

Santa Klara komentuaren etorkizunaz bilera irekiak egiten ari da EH Bildu herritarrekin, eta asteazken honetarako (martxoak 7) beste bilera bat deitu du Alde Zaharreko auzokideentzat. Gaztelekuan egingo dute bilera, 19:00etan hasita. Bestalde, joan den asteko elurtearen eraginez, bertan behera utzi zuten Vista Alegreko bilera martxoaren 13an egingo dutela iragarri dute.