Bideoa: Pro Zarautz 2018 aurkezpen bideoa

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 9a, 13:28

Karlos Argiñanok animatu ditu herritarrak Pro Zarautz 2018 surf txapelketara ondorengo aurkezpen bideoan. Apirilaren 4tik 8ra izango da lehiaketa Zarauzko hondartzan.

Hilabete baino gutxiago falta da Zarauzko urteko surf ekitaldirik garrantzitsuenerako. Pro Zarautz 2018 txapelketa apirilaren 4tik 8ra jokatuko da, eta ikusgai dago aurkezpen bideoa.

World Surf League erakundeak egin du bideoa, eta Karlos Argiñano ageri da bertan, herritarrak txapelketara gonbidatuz.

QS/1.500 mailako lehiaketa izango da aurtengoa ere, eta "iaz lortutako arrakasta berdintzen" ahaleginduko dira. Delorean talde zarauztarrak kontzertua eskainiko du txapelketaren barruan.