Gazte Akelarrea aurkeztuko dute larunbat eguerdian

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 9a, 18:08

Bihar, larunbata, Gazte Akelarrearen inguruko aurkezpena eta bilera informatiboa egingo ditu Zarauzko Ernaik. 12:30ean elkartuko dira Musika Plazan, martxoaren 30, 31 eta apirilaren 1ean Oiartzunen ospatuko den topagunea aurkezteko.