Bideoa: Agenda 21etik, erabilera bakarreko plastikozko poltsen aurka

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 10a, 16:30

Martxoaren 12tik  23ra erakusketa bat egongo da ikusgai Merkatu Plazan. Hau da izenburua: Poltsa ala bizitza? Erabaki dezakezu batzuetan. Borondate kontua da. Aurten herriko umeek hondakinen gaia landu dute Agenda 21 Departamenduaren barruan, eta orain sentsibilizazio kanpaina hau abiatuko dute. "Helburua da Zarautz izatea plastikozko poltsarik gabeko lehen herria", esan dute kanpainan parte hartuko duen Emaus erakundetik. Egitaraua datorren astean aurkeztuko du Gloria Vazquez Agenda 21eko zinegotziak.