Aner Peritz Gipuzkoako Eskolarteko finalean izango da

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 11a, 14:06
Aner Peritz eta lehiakideak, ostiralean EreƱotzun

Ostiralean lortu zuen bertsolari gazteak finalerako txartela, Ereñotzun (Hernani). Besteak beste, iazko txapeldun Oihana Aranarekin aritu zen lehian bertsotan.

Apirilaren 20an Lasturren jokatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapellketako finala, eta bertan izango da Aner Peritz Manterola Euzkitze. Aurreko astean Uxue Alkorta zarauztarrak lortu zuen finalera saillkatzea, eta ostiral honetan Peritz nagusitu da.

Ereñotzuko Ur Mia Elkartean aritu zen bertsotan zarauztar gaztea Julene Iturbe azkoitiarrarekin, Kepa Galparsororekin, Oihana Aranarekin eta Ekain Tolaretxipirekin batera.

Xabier Euzkitze bertsolariaren semea da Peritz, eta hain justu, adin bertsuan eskuratu zuen aitak Gipuzkoako txapela.