Inaxio Uria 'Isasti'-ren bertsoak euskal hiztunei buruz

Zarauzko hitza 2018ko mar. 14a, 08:30

Hemen dituzue irakurgai Inaxio Isasti-k euskal hiztun ezberdinen inguruan egindako bertsoak.


Doinua:”Konplize ditut”
Mikel Markez

-1-
Euskaldun bidelari
edo berrienak
bai eta bidelagun
euskaldun zaharrenak
Euskara sendotzeko
asmoa dutenak
Euskarak behar ditu
saiakera denak (bis)

-2-
Gramatikan jantziak
edo kaskarrenak
hitz jario dotore
ala motelenak
isil eta lotsati
lotsagabeenak
Euskarak behar ditu
saiakera denak (bis)

-3-
Gai libreak direnez
horra ba lorpenak!!!
Batek kontu alaiak
beste batek penak
hurrengoak ,serio
zalantza txostenak
Euskarak behar ditu
saiakera denak (bis)

-4-
Bidelagunengandik
entzuten direnak
Kaleko euskararik
trakets, xelebreenak
Bidelariak berriz
hitz dotoreenak
Euskarak behar ditu
saiakera denak (bis)

-5-
Bidea argia da
Hemen azalpenak
Kale hizkera lantzen
saia berrienak
Bidelagunak lotu
esaldi zuzenak
Euskarak behar ditu
saiakera denak (bis)

-6-
Mintzalagun taldeetan
murgiltzen direnak
goraipagarri dira
beren lan kemenak
eta azaltzen duten
jarrera gardenak
Euskarak behar ditu
saiakera denak (bis)