'Agur eta dolore' antzezlana estreinatuko du Iraia Eliasek

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 16a, 10:38

Sherezade eta Tipularen Azalak antzezlanarekin buru-belarri dabil Iraia Elias aktorea, baina gaur beste obra bat estreinatuko du: Agur eta dolore izenekoa, Bilboko Pabello 6 aretoan, Miren Gaztañagarekin. Obra Amancay Gaztañagak zuzentzen du, eta ondorengo laburpena aurreratu dute: "Zu eta ni. Bidegurutzean bi harri-koxkor. Nola egin aurrera? Noruntza jo?". Hainbat saio eskainiko dituzte gaur eta bihar.

Emanaldiak
Martxoak 16, ostirala: 19:00, 20:00, 21:00 eta 22:00.
Martxoak 17, larunbata:19:30, 20:30 eta 21:30.

Hona hemen Iraia Eliasek bere Facebook kontura igo duen iragarpen bideoa.