Angel Unzuetaren lana ikusgai Donostiako Komiki Azokan

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 16a, 17:46
Angel Unzuetaren marrazkiak ikusgai Donostiako Komiki Azokan (Juan Luis Romatet)

Comik-D Donostiako Nazioarteko Komiki Azoka izango da gaurtik igandera, Kursaal jauregian. Bertan, gonbidatuen artean, Zarauzko bizilagun Angel Unzueta ordiziarra izango da.

DC etxeko hainbat superheroi marraztu ondoren, Star Wars unibertsoko Poe Dameron komiki sailarekin ari da buru-belarri gaur egun. Hain justu ere, sail horri buruzko erakusketa bat dago ikusgai azokan; egilearen zuri-beltzezko marrazkiak paratu dituzte, AEBetan koloreztatu aurretik.