'Donde mis pies me lleven' liburua aurkeztuko du Erika Ramosek

Zarauzko hitza 2018ko mar. 20a, 17:08
Erika Ramos liburuaren aurkezpen batean. (Erika Ramos)

Larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etan aurkeztuko du Erika Ramos berangoztarrak Donde mis pies me lleven liburua, Eroskin.

Ramosen lehen liburuak Donde mis pies me lleven du izena, eta larunbat honetan Eroskin izango da aurkezpena egiten eta liburuak sinatzen, 18:00etatik aurrera. Idazleak Zarautzekin daukan loturaren ondorioz, komedia erromantiko honen bigarren zatia bertan gertatzen da.

Penguin Random House argitaletxeak eskutik, erizain baten istorioa kontatzen du Ramosen liburuak. Protagonistaren amodioak eta desamodioak dira istorioaren ardatz, baita umorea eta ospitaleetako eguneroko gorabeherak ere.