Estreinako lana kaleratu du Hägëndäs taldeak

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 20a, 18:06

 

 

Zarauzko Hägëndäs hirukoak estreinako lana kaleratu berri du, zazpi abestirekin, eta bere Bandcamp kontuan jarri ditu entzungai. Txatxarro estudioetan grabatu zuten iazko martxoan, Murrayren gidaritzapean. Patxolo (gitarra eta ahotsak), Joritz (baxua eta ahotsak) eta Peruk (bateria) osatzen dute taldea, eta lan berria aurkeztuko dute gaur, 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko ZarataZarautz irratsaioan.