Komunikazio teknikari lanposturako hautaketa prozesua hasiko du Udal Elkarteak

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 21a, 15:47
UKUEren eraikina Zarautzen.

12 hilabeteko epea izango du lanpostuak eta eskabidea aurkezteko epea apirilaren 11n amaituko da.

Udal Elkarteko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuan lan egiteko komunikazio teknikaria hautatzeko prozesua hasi du Urola Kostako Udal Elkarteak. Lanpostuaren betebehar nagusia UKUEren komunikazio plana burutzea da, eta komunikaizoarekin lotutako gainontzeko ekintzen ardura izatea, Udal Elkarteko beste sail eta zerbitzuekin lankidetzan. Eskabideak, apirilaren 11 arte aurkeztu daitezke, Udal Elkartearen sarrera erregistroan (Urdaneta Bidea 6, 20800 Zarautz).

Eskabidea bidali ahal izateko bete beharreko baldintzak ondokoak dira: Informazio eta Kumunikazio Zientzietako unibertsitate gradua izatea eta euskararen laugarren hizkuntza eskakizunaren ziurtagiriaren (edo C2 mailakoa den beste ziurtagiriren bat) jabe izatea.