Bastida Sukaldeak: Irudi berritua eta 20tik gora urteko eskarmentua, bezeroen zerbitzura

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 22a, 08:00

Aurrerantzean, Doimo Cucine fabrikatzaile italiarraren sukaldeak merkaturatuko ditu. Publiko zabalagoarengana iritsi nahi du, poltsiko guztietarako aukerak eskainita.

Hasiberrien ilusioarekin eta bi hamarkadatik gorako esperientziak ematen duen ziurtasunarekin, Bastida Sukaldeak enpresak garai berri bat hasi du. Beste irudi bat, beste marka bat eta beste eskaintza bat ditu; baina, oinarrian eta lan egiteko moduan, lehengo bera izaten jarraitzen du. Orain arte bereizgarri izan ditu bezeroei kalitatea, gertuko tratua eta pertsonalizatzeko aukera eskaintzea, eta aurrerantzean ere halaxe izango ditu.

«Urte askoan fabrikatzaile batekin lan egin dugu, eta haren itxiera izan da aldaketak egitera bultzatu gaituena. Baina, uste dugu, hoberako izan direla egin ditugun berrikuntza guztiak», adierazi du Ione Bastidak, Ramon Bastida enpresaren sortzailearen alabak. Hain zuzen, Ione bera da berrikuntzetako beste bat, aurrerantzean aitarekin eskuz esku ariko baita, familiako negozioak segida izan dezala bermatzeko.

Azken hilabeteotan erabaki garrantzitsu asko hartu behar izan dituzten arren, prozesua «lasaitasunez» eraman dute aurrera. «Horretan asko lagundu digu merkatuan gure lekua izateak». Fabrikatzaile ugari zeuden eurekin lan egiteko prest, eta denen eskaintzak aztertu dituztela azaldu du Ionek. «Etorri zaizkigun marka guztiei hartu diegu sukalderen bat, denak probatu ditugu, eta, azkenean, onena iruditu zaiguna aukeratu dugu, gure bezeroen beharretara ondoen egokitzen dena». Doimo Cucine da Bastida Sukaldeak enpresarentzat ariko den fabrikatzaile berria.


Diseinuan, urrats bat aurretik

Gruppo Doimo barneen dekorazioan Italiako konpainiarik garrantzitsuenetakoa da, eta Doimo Cucine talde horretako parte da, sukaldeei dagokien adarra, hain zuzen. Ia 25 urte daramatza sukaldeak egiten. «Italian izan gara fabrika ikusten, eta asko gustatu zaigu. Konturatu gara, joerei dagokienean,  Doimo beti doala urrats bat aurretik». Eta diseinuan bakarrik ez, marka berriarekin, kalitatean eta eskaintzan ere irabazi egin dutela uste du Ionek. «Orain publiko zabalagoarengana iritsi gaitezke, poltsiko guztietarako aukerak dituelako. Gama altuko sukaldeak eskaintzen jarraituko dugu, baina eskuragarriagoak ere eskainiko ditugu». Gainera, markaren esklusibitatea dute; Gipuzkoan bakarrak dira Doimo Cucine sukaldeak saltzen.
Marka berriak, ezinbestean, irudi berria eman dio enpresari, «irudi freskoagoa», Ioneren hitzetan. Horren adibide dira Azpeitian, Bergaran eta Zarautzen dituzten dendak. «Hiru dendetako erakusketak berritu ditugu eta hiru denden itxura zeharo aldatu da».

Aldatu ez dena enpresaren beraren funtsa da. Lan egiteko modurari eta lan taldeari eutsi egingo diote, 20tik gora urteko ibilbidean, emaitza onak eman diezkielako. «Gure helburua da bezero bakoitzari bere ametsetako sukaldea eskaintzea, eta gure bitarteko guztiak horretara jartzen ditugu. Aukeran dituzten materialak erakutsi eta merkatuan dauden joerak azaltzen dizkiegu, bezero bakoitzak sukaldea bere nortasunaren eta gustuen arabera egokitu dezan». Etxeko muntatzaileak izateak ere asko laguntzen die bezeroei gertuko tratua emateko ahalegin horretan. «Bezeroek jakin dezatela euren zerbitzura gaudela, edozein zalantza argitu edo edozein arazo konpontzeko prest».  

Erlazionatuak

Irudietan: Bastida Sukaldeak

Zarauzko Hitza 2018 mar 21 Zarautz