Harrera egin diote Lanpedusako gurutzeari

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 22a, 10:59

Frantzisko Aita Santuak Lanpedusako (Italia) itsasoan galdutakoen txalupen zatiekin egindako gurutze bat bedeinkatu du, eta egunotan eskualdetik igarotzen ari da. Atzo iluntzean, esaterako, harrera egin zioten Andra Mari Zeruratzea parrokiko atarian.

Aurreskua dantzatu zuten hasieran, eta, ondoren, hainbat lagunek hartu zuten hitza, beraien testigantza emanez. Olerki bat ere irakurri zuten, eta Zarauzko Musika Bandako hainbat kidek girotu zuten ekitaldia. Hainbat herritar bertaratu zen, eta otoitz egin ondoren, kandelak piztu zituzten gurutzearen aurrean.

Erlazionatuak