Irudietan: Itzulia Basque Country-ren aurkezpen ekitaldia

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 22a, 13:28

Itzulia Basque Country aurkeztu dute eguerdian, malekoian atondu duten karpan. Aurten, apirilaren 2tik 7ra jokatuko dute txirrindularitza proba, eta Zarautzen hasiko da: lehen etapa herrian hasi eta bukatuko da, eta bigarren etapa herrian hasi eta Bermeon bukatu. Ekitaldian antolatzaielak, babesleak eta erakunde publikoetako agintariak izan dira; tartean, Zarauzko alkate Xabier Txurruka.