Elkarretaratzea egin dute Kataluniari elkartasuna adierazteko

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 24a, 13:08

Kataluniako Parlamentuko eta gobernuko beste bost kide espetxeratu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak: Carme Forcadell, Raul Romeva, Jordi Turull, Josep Rull eta Dolors Bassa. Marta Rovira diputatuak, berriz, erbestera jo behar izan du. Gertakari horiek salatzeko eta Kataluniari elkartasuna adierazteko, hainbat herritar elkarretaratu da gaur eguerdian Lege Zaharren enpantzan.