Gaur abiatu da Argazki Bilera, lau argazki erakusketarekin

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 27a, 12:22

Santiago Yanizen argazki bat

Antropologia, erreportajea, argazkilaritza artistikoa eta natura argazkigintza genero fotografikoak bildu dituzte erakusketetan. Lanak ikusgai daude gaurtik aurrera Photomuseumen, Torre Luzean eta Sanz Enean. Eta, bihartik aurrera, Zazpi galerian.

 

Urteroko lanari jarraituz, Photomuseumek Argazki Bilera antolatu du. Hala, aldi berean hainbat erakusketa izango dira ikusgai herriko gune jakinetan. Gaur bertan jarri dituzte ikusgai erakusketak Photomuseumen, Sanz Enean eta Torre Luzean, eta bihar zabalduko dute Zazpi galeriakoa. 

Askotariko generoak aukeratu dituzte, "helburu nagusi batekin: argazkigintzak eskaintzen dituen aukera zabalak ikusleei hurbiltzea", azaldu dute antolatzaileek. Erakusketetara bertaratzen direnek antropologia, erreportajea, argazkilaritza artistikoa eta natura argazkilaritza arloko lanak ikusiko dituzte.

Eskerrak ere eman nahi ditu Photomuseumek: "Ekimen honetan parte hartzeko urtero beraien erakustokiak uzten dituzten Zarauzko aretoei, biziki eskertu nahi diegu beren laguntza".

Erakusketak

Erakustoki bakoitzean lan mota bat aurkituko du ikusleak:

-Photomuseum: Maisuak zuri-beltzean. Erakusketa kolektiboa. Maiatzaren 6ra arte ikusgai. Asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

-Sanz Enea: Letra xehez Artea. Erakusketa kolektiboa. Maiatzaren 6ra arte ikusgai. Egunero, 18:00etatik 20:00etara. Oharra: Apirilaren 13an 18:30ean egileak izango dira aretoan, beren lanaren berri emateko ikusleei.

-Torre Luzea: Argazkiak. Jose Ignacio Altuna Altuna. Maiatzaren 13ra arte ikusgai. Egunero, 18:00etatik 20:00etara.

-Zazpi galeria: Dronegrafiak. Santiago Yaniz. Apirilaren 22ra arte ikusgai. Igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Lanegunetan, 18:00etatik 20:00etara.