Haize-Orratz gaztelekuak Gaztelekuko Festa egingo du apirilaren 4an

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 28a, 15:07

Lege Zaharren Enparantzan da hitzordua. 11:00etatik 14:00etara hainbat ekintza egingo dituzte, eta 14:00etan, Nerabe Bazkaria izango da. Bazkarirako izena apirilaren 3a baino lehen eman behar da, Gaztelekuan.

Haize-Orratz gaztelekuak festa antolatu du apirilaren 4rako. Eguraldiak laguntzen badu, goizetik arratsaldera arte Lege Zaharren Enparantzan hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute gaztetxoek. Euria egiten badu, berriz, Zinema pilotalekuan egingo dute festa.

11:00etan hasiko da eguna. Tailerrak, erakusketak, jolasak, DJak, sukaldaritza eta kirolak izango dituzte zain bertaratzen direnek. 14:00etan, berriz, bazkaria egingo dute. Nerabe Bazkarian parte hartzeko izena aurrez eman behar da. Gaztelekura jo behar da horretarako, apirilaren 3a baino lehen.

Antolatzaileek azaldu dute bazkaria doakoa izango dela, eta 14 eta 18 urte artekoentzat dela.