Irudietan: Emakumezkoen I. Txapelketa

Onintza Lete Arrieta 2018ko mar. 30a, 17:07

Zarautz A eta Zarautz B gogotsu ari dira lehiatzen klubak lehen aldiz antolatu duen txapelketan. Anaitasuna, Goierri Gorri, Euskalduna, Hernani, Mariño eta Urki taldeen kontra ari dira jokatzen. ZKEko Iñaki Anso nesken koordinatzaileak azaldu du "txapelketa erraza" antolatu nahi izan dutela aurreneko urtea izanik, eta laguntza asko jaso dutela dena martxan jartzeko. Datozen urteetan jarraitzeko asmo irmoa ere erakutsi du.