Gipuzkoako bola eta toka txapelketa jokatuko dute igandean Zelai Ondon

Zarauzko Hitza 2018ko api. 3a, 15:42

Apirilaren 8an jokatuko dute Zelai Ondoko bolatokian Gipuzkoako bola eta toka txapelketako lehen jardunaldia. Guztira, hirurogei bolari inguru elkartzea espero dute. Goizez zein arratsaldez jokatuko dira txapelketak, 9:00etatik 11:00tara, eta 16:00tatik 17:00etara.